Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Jaietako "Txekor-jate solidarioan" parte hartu nahi duten elkarteek eskaerak aurkez ditzakete abuztuaren 15era arte
2026·07·27
Sanmiel jaien barruan "Txekor-jate solidarioa" ekitaldia ospatzen da, eta urtero erakunde sozial batek parte hartzen du. Aurten urriaren 4an izango da, igande arratsaldean, eta bildutako dohaintzak banaketaz arduratzen den elkartearentzat izango dira.
Eskaerak abuztuaren 15era arte
Ekimenean parte hartu nahi duten elkarteek jaiak@urnieta.eus helbidera bidali ahal izango dituzte eskabideak, abuztuaren 15era arte. Kontuan izan behar da gutxienez 5 pertsona beharko direla banaketa egiteko.
Bestalde, elkartearen hautaketa txandakakoa denez, eskertuko da erakundeak aurreko edizioetan parte hartu izana aipatzea.
Elkarte bat baino gehiago interesatuta egonez gero, aurreko urtetako hurrenkera kontuan hartuko da, eta beharrezkoa balitz zozketa egingo litzateke bat aukeratzeko.
Argazkia: Aiurri

