Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Irune Mateo urnietarrak Euskadiko Batxilergoko Ohorezko Saria lortu du
2026·07·27
Irune Mateo Salestarrak-Magale ikastetxeko ikasleak Batxilergoko aparteko ibilbidea aitortzen duen Euskadiko Batxilergoko Ohorezko Saria eskuratu du.
Batxilergoan 8,75 baino gehiagoko nota eskuratzen dutenen artean (10a lortu zuen berak) azterketa bat egiten da eta bertan emaitza onena lortzen dutenetzat banatzen dira sariak, Euskadi mailan espediente onenak saritzeko, eta hain zuzen, horietako bat izan da Mateo.
Aurten, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko Ohorezko Sarietara 600 ikasletik gora aurkeztu dira. Hasieran 16 sari aurreikusi baziren ere, azkenean 14 ikaslek baino ez dute lortu merezimendu hori.
Orain, bere ikasketei jarraipena emateko gradu bikoitza egingo du ingeniaritza mekanikoan eta ingeniaritza elektronikoan.
Zorionak Irune.

