Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Eraginak tren zerbitzuan uztailaren 25etik aurrera
.
2026·07·24
Irun eta Hernani arteko trenen zirkulazioa eten egingo da uztailaren 25etik aurrera, Gipuzkoako trenbide sarearen zati bat Abiadura Handiko Trenera (AHT) egokitu nahi duten "hirugarren hariaren" obren ondorioz. Renfek errepide bidezko garraio-plan bat jarriko du martxan.
Hauek dira iragarritako aldaketak:
Aldiriko trenak
- Uztailaren 25etik urriaren 18ra bitartean, tren-zerbitzua etenda egongo da Irun eta Hernani artean. Epe horretan, autobus-zerbitzua jarriko du Renfek bi herriotako tren geltokien artean: Hernanin, Donostian, Grosen, Ategorrietan, Intxaurrondon, Herreran, Pasaian, Lezo-Errenterian, Irungo Bentak parean eta Irunen egingo ditu geldialdiak.
- Uztailaren 25ean eta 26an, Donostiako aldiriko trenak Hernani eta Beasain artean bakarrik ibiliko dira, bi noranzkoetan. Gainerako ibilbidea errepidez egingo da: autobus-zerbitzua egongo da Irun eta Hernani artean eta Beasain eta Brinkola artean.
- Irailaren 7tik urriaren 16ra bitartean, Irun-Brinkola arteko tren zerbitzua 04:30etik 17:30era bitartean egongo da. Ordutegi horretatik kanpo, autobus-zerbitzua eta tren-zerbitzua bateraturako dira.
Distantzia ertaineko trenak
- Irun eta Andoain arteko zerbitzua autobusez egingo da data hauetan: uztailaren 27tik abuztuaren 14ra, abuztuaren 20tik 28ra eta irailaren 3tik urriaren 18ra.
Distantzia luzeko trenak
- Gipuzkoa eta Madril lotzen dituzten trenek errepidez egingo dute Irun eta Tolosa arteko zatia edo Irun eta Gasteiz artekoa, bi noranzkoetan, uztailaren 25etik urriaren 19ra. Donostian, Tolosan edo Zumarragan egingo dituzte geldialdiak autobusek, betiere, lanen arabera.
- Donostia eta Bartzelona lortzen dituzte trenek errepidez egingo dute Donostia eta Tolosa arteko bidea, betiere, lanen arabera.
- Jarriko dituzte autobus-zerbitzuek eragina izan dezakete trenen ordutegietan.

