Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Formatu txikiko arte eszenikoen lehiaketa Urnietan

.

2026·07·17


Arte eszenikoen sormena, aniztasuna eta berrikuntza bultzatzeko asmoz, formatu txikiko arte eszenikoen lehen lehiaketa antolatu da Urnietan Zurriburri antzerki kultur elkartearen eskutik. Lehiaketa artisten eta ikusleen arteko topagunea izango da, Urnietako parte-hartze kulturala sustatuz.

Ekimena hasieberriei zuzendua dago, bereziki, hain ezagunak ez diren taldeei aukera eskaintzeko. Disziplinei dagokienez, estiloa librea izango da: antzerkia, dantza, performance, clown, kontakizun musikalak, teatro fisikoa edo bestelako diziplinak. Hori bai, aurkezturiko piezek 15 minutuko iraupena izan beharko dute gehienez.

Formatua, sariak eta izen-ematea

Lau aste iraungo ditu lehiaketak. Urriko lehen hiru asteburuetan sailkapenak jokatuko dira Lekaio kultur etxean eta finala berriz, urriaren 24ean izango da Saroben.

Sari interesgarriak banatuko dira lehiakideen artean. Irabazleak 600 euro eramango ditu, bigarren sailkatuak 400 euro eta hirugarrengoak 200 euro. Parte hartzeko interesa dutenek iralaren 15 arte dute proposamenak bidaltzeko aukera.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA