Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietak TEK Tokiko Energia Komunitateari atxikitzeko kanpaina irekiko du berriro
2026·07·15
TEK Urnieta Energia Komunitatea eguzki-energiaren autokontsumorako proiektu berritzaile baten parte da. Proiektu horretan, parte-hartzaileek herrian sortutako elektrizitatea partekatzen dute, faktura elektrikoa murriztuz eta trantsizio energetikoan lagunduz, obrarik eta hasierako inbertsiorik egin beharrik gabe.
Urnietako TEK Udalak utzitako bi azpiegituratan garatzen da: Sarobe Arte Eszenikoen Gunea eta udal pilotalekua, non eguzki plakak jarrita dauden.
Sortutako energia berriztagarria
Proiektuak 300 eguzki-plaka baino gehiagoko instalazioa du aipatutako udal-eraikinetan, eta udalerriko 213 etxeri 141,75 kWp energia berdeko potentzia emateko gaitasuna du. Oraingoz, 81 familiak eta saltokik osatzen dute ekimenaren parte. Gainerako partaidetzak Udalak bere gain hartu ditu behin-behinean, urnietar gehiago batu arte.
Instalazioa 2024ko urtarrilean martxan jarri zenetik, 278.988 kwh-ko energia berriztagarria sortu da, atmosferara 886 tona CO2 isurtzea saihestuz. Horrek erakusten du apustu horrek garrantzi handia duela ingurumena zaintzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.
Hitzaldiak eta azterlan pertsonalizatuak
Jasangarritasunarekin eta energia berriztagarriarekin duen konpromisoa indartzeko asmoz, Urnietak Tokiko Energia Komunitateari atxikitzeko kanpaina irekiko du berriro uda ostean.
Herritar guztiei irekitako informazio-hitzaldiak eskainiko dira, baita familia bakoitzari azterketa pertsonalizatuak egiteko aukera ere. Horrela, etxe bakoitzari dagokion faktura aztertuz, TEKera gehituz gero lortuko luketen aurrezpena kalkulatu ahal izango da.
Argazkia: Juantxo Sardon

