Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Hitzarmena sinatu da Sanmiel jaietan txosnak jartzeko
2026·07·13
Urnietak txosnagunea izango du berriro irailaren 25-29 bitartean ospatuko diren Sanmiel jaietan.
Udalaren eta txosna batzordeko ordezkarien artean egindako prozesuaren ondorioz, akordio bat sinatu zen maiatzean. Ondoren, txosnak jartzeko eskaera egiteko epea ireki zen, eta orain berriz, txosnetako gunearen funtzionamendua arautuko duen hitzarmena sinatu da.
Horrela, espazio kultural eta sozial hori berreskuratzen da, jai anitzak, irekiak, inklusiboak eta parte-hartzaileak antolatzen jarraitzeko borondatearekin. Aurten, duela bi urte bezala, txosnak Plazido Muxika plazan jarriko dira.

