Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnieta aurten hasiko da Babiloniako eremuan 340 etxebizitza eraikitzen
2026·07·10
Urnieta 2026an hasiko da Babiloniako eremuan 340 etxebizitza eraikitzen. Bide horretan beste urrats garrantzitsu bat eman berri da, Birpartzelazio Proiektua behin betiko onartuta, urbanizazioaren eta eraikuntzaren aurreko dokumentua.
Gogoratu eremu horretan eraikiko diren 340 etxebizitzetatik %75 babestuak izango direla, hau da, BOEak eta tasatuak. Horrela, merkatu librean erosteko zailtasunak dituzten familiei etxebizitza eskuratzeko aukera hobetuko zaie, eta era berean, herriko gazteen emantzipazioa erraztuko da. Halaber, Urnietako garapena eta hazkundea bultzatuko da.

