Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako Udalak nazioarteko kooperazio proiektuak bultzatzen jarraituko du

.

2026·07·07


Urnietako Udalak garapen bidean dauden herrialdeetan nazioarteko kooperazio proiektuak bultzatzen jarraituko du. Horretarako, Urteko Plan Operatiboa onartu du Euskal Fondoarekin batera, eta, horrela, bi erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan 2026an garatuko diren jarduerak zehaztu ditu. Hitzarmen horrek 18.100 euroko ekarpena du aurten.

Urnietako Udalaren ekarpenari esker, Habanako Historialariaren Bulegoak (Kuba) garatzen duen adineko helduentzako arreta integraleko programa sendotzen jarraituko da, zahartze osasungarria eta adinekoen gizarte-partaidetza sustatuz. Halaber, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko (SEAD) Garraio eta Energia Ministerioko zuzendaritza nagusien lana babestuko da, eta El Salvadorren emakumeen berdintasuna eta giza eskubideak sustatzen dituzten lurralde-estrategiak garatzen dituzten udalerriei laguntza emango zaie

Urteko Ekintza Programa onartzeak aurreko urteetan babestutako proiektuei jarraipena emateko Urnietako Udalaren konpromisoa berresten du, garapen-prozesuak amaierara iristea eta haien eragina sendotzea ahalbidetzeko. 

Sinadura ekitaldian izan dira Urnietako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Consuelo Frutos, Euskal Fondoako lehendakari Nati Lopez eta Euskal Fondoko zuzendari Juanma Balerdi.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA