Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako tren geltokiaren eta bere inguruaren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko lanak amaitu dira
2026·07·07
Adifek duela gutxi amaitu ditu Urnietako tren geltokiaren eta bere inguruaren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko lanak. Hau izan da esku-hartzearen bigarren eta azken fasea, 795.000 euroko kostua izan duena eta Adifek bere gain hartu duena, Udalak aurretik egindako lanari esker.
Bi nasetan markesinak handitu dira, eta, horrela, trenbideak kudeatzeko eraikin teknikoak integratu dira. Instalazioak lekuz aldatzearekin Geltoki eta San Juan kaleen arteko lotura hobetu da.
Esku-hartze horri esker, geltokiaren kanpoaldean dauden disuasio-aparkalekuak ere ugaritu egin dira. Era berean, dagoeneko martxan daude lanen ondorioz itxita egon ziren geltokiko bi igogailuak. Bestalde, Udalak inguruko argiztapena hobetuko du eta saneamendu lanak egingo ditu.

