Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Berrasoeta parkeko hondarra berritu egin da
.
2026·07·01
Berrasoeta parkeko haurrentzako jolas gunean dagoen hondarra berritu egin da, urte sasoi honetan dezente erabiltzen den espazio honen baldintzak hobetuz.
Iazko parte-hartze prozesuan herritarrek eskatutako hobekuntzetako bat da. Azken bozketan lehenetsi ez bazen ere, Udalak kontuan hartu du beste partida baten bidez gauzatzeko, herriko haurren eskura dauden zerbitzuak ahalik eta baldintza onenetan edukitzeko.

