Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietaren ordezkaritza Foruen abolizioaren eta Alkateen Mugimenduaren urteurrena oroitzeko ekitaldian

.

2026·07·20


Euskal Herri osoko herri erakundeetako ordezkariak eta 200 bat herritako alkate eta zinegotzik bat egin zuten atzo Bergaran, Foruen abolizioaren 150. eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenak oroitzeko egindako ekitaldi politiko-instituzionalean. Bandera eta tokiko ikurren, hitzaren, dantzaren eta musikaren bitartez, bertaratu ziren herri ordezkariek euskal lurraldeen eskubide historikoak aldarrikatu zituzten eta subiranotasun eremuak gaur egunera eta etorkizunera proiektatzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuten.

Ekitaldian parte hartu zuten herri bakoitzeko bi ordezkarik. Urnietaren kasuan Agurtzane Mercader alkateordeak (EAJ-PNV) eta Euken Garmendia zinegotziak (EH Bildu). Bertan izan ziren baita, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Aldundietako, Eusko eta Nafarroako legebiltzarretako, Eusko Jaurlaritzako eta Nafar Gobernuko ordezkariak ere.

Mugarri berezia

2026 urtea mugarri berezia da Euskal Herriko politikagintzan, bi efemeride historiko garrantzitsu batzen baitira: 1876ko uztailaren 21eko Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta 1976an Bergaran sortutako Alkateen Mugimenduaren sorrera eta bere 50. urteurrena. Bi gertakariek sakon markatu dute euskal gizartearen antolaketa instituzionala eta autogobernuaren bilakaera.

Atzoko ekitaldia etorkizunari begirako konpromisoak partekatzeko eta Euskal Herriaren eskubide historikoen inguruko eztabaida berritzeko topagune izan zen. Izan ere, foruen abolizioaren mendeurrena hizpide izan zuen Alkateen Mugimenduak 1976an Bergaran egindako bilkura hartan, zeinak garaiko testuinguru politiko berrian herriaren nortasuna, udal tradizio demokratikoa eta autogobernuaren aldeko borondatea berretsi zituzten. Mende bete lehenago, 1876ko abolizioak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foro erregimenaren amaiera ekarri zuen, eta, ondorioz, eskubide historikoen eta burujabetza instituzionalaren galera handia eragin zuen.

Argazkia: NG
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA