Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea %46ko aurrezpena energia-kontsumoan, argiteria publikoa LEDra aldatzeari esker

.

2026·06·17


Urnietako Udalak bere kanpoko argiteria guztia LED sistemara modernizatu zuen 2024. urtea eta 2025. urtearen hasiera bitartean, 1.000 argi inguru aldatuz. Anbizio handiko proiektu hau bi helbururekin sortu zen: eraginkortasun energetikoa sustatzea eta herrian argi-kutsadurari aurre egitea.

Benetako konparazioa aurtengo datuak lortu ondoren egin ahal izango da, baina aldaketaren aurreko 2023. urteko eta 2025. urteko datuak erkatuta, hobekuntza handia izan dela ikus daiteke. Energia-kontsumoa %46,07 murriztu da, eta horrek %56,36ko aurrezpen ekonomikoa ekarri du.

Azpiegitura jasangarrien hedapen horrekin, Urnietak beste pauso bat eman du hiri-eredu berdeago, eraginkorrago eta ingurumenarekiko begirunetsuago baterantz.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA