Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Mapaketa Komunitarioa Zaintza Mahaian

.

2026·06·11


Urnietako Zaintza Mahaiak saio interesgarri bat egin zuen astelehen arratsaldean Mapaketa Komunitarioaren garapenarekin. Mapaketa hau gaur egun dauden laguntzak identifikatzeko tresna bat da: Urnietan pertsonen laguntza eta zaintzan garrantzitsuak diren zerbitzuak, erakundeak, lekuak, espazioak eta pertsonak. Tresna horren bidez, ekosistemaren indarguneak eta ahuleziak non dauden ikus daiteke.

Mapa komunitarioan zaintza-ekosistema osatzen duten geruza guztiak hartzen dira kontuan. Pertsonak bere etxean modu duinean bizitzen jarraitu ahal izateko beharrezkoak diren laguntzak, zerbitzuak eta espazioak identifikatzen dira.

Lehenengo geruza zainketak behar dituen pertsona bizi den etxebizitza da, irisgarritasunerako eta egokitzapenerako laguntzak. Bigarren geruza etxean lan egiten duten familiak eta profesionalak dira. Horrela, geruzaz geruza, laguntzak identifikatu eta mapan kokatzen dira.

Lan horri esker, ikuspegia zabaldu eta zainketen ikuspegi integrala lor daiteke, non komunitatea ere ekosistemaren funtsezko parte den.

Ebaluazio-fitxak

Asteleheneko saioan, ebaluazio-fitxak ere bildu ziren, azken hilabeteetan buruturiko bidea aztertzeko eta prozesua hobetze aldera urrats berriak ematen jarraitzeko.

Uda iristearekin batera, Zaintza Mahaiak eten egingo du bere ohiko dinamika, irailean lanari berriro ekiteko.


 


 


 


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA