Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Egape Dantza Taldeko ikasturte amaierako emanaldiak
2026·06·10
Egape Dantza Taldeak ikasturte amaierako emanaldiak eskainiko ditu ekainaren 14an Sarobe arte eszenikoen gunean.
18:45 Helduen emanaldia – sarrera librea
Helduen taldeko 13 dantzarik, laugarren aldiz parte hartuko dute Sarobeko emanaldian lau koreografiekin.
19:30 Gazteen emanaldia – sarrera 3 euro
Egape Dantza Taldeko 44 gazte dantzari agertokira igoko dira ikasturte amaierako ikuskizun berriarekin, talentua eta esfortzua agerian uzten duen proposamen artistikoarekin.
Emanaldi berezi honek euskal musika eta dantza uztartuko ditu, play zerrenda baten bidez 20 koreografia original eskainiz eta euskal musika dantzan jarriz.
Sarrerak salgai 2KN okindegian (San Joan Plazan) eskura daitezke. Baita ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago txarteldegian.


