Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Badator igerilekuko denboraldia

.

2026·06·10


Urnietako igerilekuak ekainaren 13an irekiko ditu ateak eta irailaren 13 bitarte udarako egunak aprobetxatzeko eta eguzkiak gogor jotzen duenean freskatzeko aukera bikaina eskainiko du. Igerilekuak astelehenetik igandera egongo dira irekita 10:00-20:30 bitartean.

Udako bonoa

Kiroldegiko bazkide ez direnek, igerilekurako udako bonoak erosteko aukera dute. Banakako bonoak 59 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 118 euro

10eko bonoek bestalde, 66 euroko prezioa dute 21 urtetik gorakoentzat eta adin horretatik beherakoentzat ostera, 41 eurokoa. 

Horretaz gain, eguneko sarrerak ere eros daitezke. 21 urtetik gorakoek 7,40 euro ordaindu beharko dute eguna igerilekuan pasatzeko, eta 21 urtetik beherakoak 4,60 euro.

Igeriketa ikastaroak

Igeriketa ikastaroren bat egin nahi dutenek uztailean zehar izango dute aukera. Ikastaroak asteka eskainiko dira bi maila desberdinetan 11:45-12:20 bitartean: hastapena eta jarraipena. Asteko prezioa 61,5 eurokoa izango da Buruntzaldeako bazkideentzat eta 123 eurokoa bazkide ez direnentzat

Taberna

Igerilekuko eremuan taberna zerbitzua eskainiko da denboraldi osoan zehar. Bertan, izozkiak eta freskagarriak erosi ahalko dira, beste.

Argazkia: Juantxo Sardon Altuna
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA