Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Adarramendi abesbatzaren aurkezpen kontzertua
.
2026·06·09
2025 urtearen amaieran lehen urrtsak eman ondoren, Urnietako Adarramendi abesbatza ostegunero elkartzen joan da hilabete hauetan zehar, eta, orain, landurikoa plazaratzeko, aurkezpen kontzertua eskainiko du ostegun honetan.
- Eguna: ekainak 11
- Ordua: 20:00
- Lekua: Urnietako parrokia
Urnietako abesbatza sortzeko deialdiari gogoz erantzun zioten herritarrek eta multzo polita osatu da. Josu Elberdin eta Gorka Mirandaren gidaritzapean aritu dira lanean eta ilusioz daude lehen hitzordu honi begira.
Easo abesbatza emakumeak eta Sinfoniettak ere parte hartuko dute kontzertuan.


