Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea 400 euroko saria Hegoi Lizasorentzat gidabaimena euskaraz atera izanagatik
2026·06·05
Euskararen erabilera gizarteko alor guztietan sustatzeko lanean dihardu Urnietako Udalak, baita autoeskolen eremuan ere. Helburu horrekin, Gidabaimena Euskaraz programa garatu du Buruntzaldeko beste udalerri batzuekin batera, gidabaimena ateratzeko asmoa zuten herritarrek, azterketaren atal teorikoa euskaraz ikasteko eta azterketa euskaraz egiteko saiakera egin zezaten.
Pizgarri moduan, azterketa euskaraz gainditu duten Buruntzaldeko pertsonen artean, 400 euroko sariak zozkatu dira, udalerri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua erreferentziatzat hartuta. Beraz, Urnietan bat. Dena den, zozketan sartu ziren azterketa gainditu zuten urnietar guztiak, nahiz eta Urnietako autoeskola batean matrikulatuta ez egon.
Hernaniko Otamendi autoeskolako ikasle izandako Hegoi Lizasok irabazi zuen zozketa, eta hortaz, bera izan da pertsona saritua. Zozketa maiatzaren 28an egin zen Andoainen Udal ordezkarien presentziarekin.

