Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Egapeko eta Salestarrak-Magaleko ikasleek Eskolako Agenda 2030 programaren barruan egindako horma-irudia aurkeztu dute
2026·06·04
Eskolako Agenda 2030 ekimenaren barruan, Egape ikastolako eta Salestarrak Magale ikastetxeko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek kultura-aniztasunaren gaia landu dute azken bi ikasturteetan.
2024-2025 ikasturtean gaiaren inguruko diagnostikoa egin zuten eta bertako ondorioak oinarri hartuta lehentasun batzuk markatu zituzten. 2025-2026 ikasturtean berriz, lehentasun horiek hartu, esku hartze plana diseinatu eta gauzatu egin dute.
Aurreko ikasturtean egindako lanketari esker, jakin ahal izan dute Urnietak kultura-aniztasun handia duela. Baina horretaz gain, jabetu dira gutxi dakitela kanpotik etortzen diren pertsona horiei buruz. Eurekin Urnieta aberatsago bat osatzen dela adierazteko horma irudi bat diseinatu eta margotu dute Carlos Ramirez guraso urnietarraren laguntzaz.
Horma Santa Leocadia kaleko igogailuaren ondoan dago, eta egindako lana aurkeztu dute gaurkoan ikasleek. Horrela, irudi polit batek herriko kultura aniztasuna balioan jartzen du.








