Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Kirol eta osasun ikastaroak 2026-2027 ikasturterako

.

2026·06·03


Jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaroen eskaintza zabala jarriko da herritarren eskura 2026-2027 ikasturterako. Ikasturtea irailaren 21ean hasiko da eta bukatu berriz, ekainaren 18an.

Ikastaroak

Hau da 2026-2027 ikasturterako prestaturiko eskaintza:

  • Spinning
  • Bodyzumba
  • Total Trainning
  • Tonifikazioa
  • + 65
  • 65 aktibo +
  • Aholkularitza gimnasioa
  • Pilates
  • Gimnasia Funtzionala
  • Bodypump
  • Combo Bodypump + Spinning
  • GAP +  Hipopresiboak
  • Stretching
  • Gazte Trainning (16 urtetik beherakoentzat)

Informazioa eta izen emateak

Matrikulazio epea ekainak 1-19 bitartean izango da. Horretarako kiroldegiko harrerara joan beharko da ondorengo egun eta orduetan.

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
  • Larunbatetan: 9:00-21:00
  • Igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00

Ikastaroen gaineko informazio guztia ondorengo informazio liburuxkan eskura daiteke.

DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA

Bestalde, zalantzaren bat izanez gero ondorengo telefono zenbakira deitu edo helbide elektronikora idatzi daiteke:

  • 943008328
  • kirol@urnieta.eus

Hobariak

Ikastaro bakoitzerako ezarritako prezioa %20 murriztuko da Urnietan erroldatutako pertsonen kasuan baldin eta ondorengo baldintzaren bat betetzen badute:

  • Familia ugaria edo guraso bakarrekoak
  • 21 urtetik beherakoak
  • 65 urtetik gorakoak
  • Langabeak
  • Pentsiodunak
  • Ikasleak
  • Txartel gaztea dutenak

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA