Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Nerea Arruti Rural Kutxa aizkora txapelketako txapeldun Malen Barrenetxearekin batera
2026·06·01
Nerea Arrutik eta Malen Barrenetxeak Rural Kutxa aizkora txapelketako txapela jantzi dute. Finala atzo jokatu zen Astigarragan eta Uxue Ansorregi eta Maika Ariztegi garaitu zituzten bertan.
Emakumeen eta gazteen artean aizkora bultzatzeko asmoz abian jarri zen Rural Kutxa txapelketa. Finalerdiak Urnietan jokatu ziren maitzaren 17an ikusleen erantzun bikainarekin. Bertan herriko aizkolaria zuzenean ikusteko aukera izan zen, eta atzokoan txapelketa modu ederrean borobildu zuen Arrutik.
Zorionak Nerea!

