Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea EMANTZIPA, 23 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntza

.

2026·05·28


EMANTZIPA Eusko Jaurlaritzaren laguntza bat da, 23 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko.

Laguntza hilean 300 euro ordaintzean datza, gehienez 24 hilabetez, betiere gastu bat egiazta badaiteke (etxebizitza libre baten alokairua, hipoteka edo mailegu pertsonala). Berdin dio pisua partekatzen den (alokairu- edo erosketa-kontratuan titular bat baino gehiago agertuko dira) edo kontratua pertsona bakar batena den. Etxebizitza partekatuz gero, prestazioa gehienez 3 pertsonari emango zaie etxebizitza bakoitzeko.

Baldintzak

Laguntza jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dira, eta dagokien dokumentazioarekin justifikatu beharko dira.

Betekizun orokorrak

  • 23-29 urte izan behar dituzu, biak barne.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez, edo azken 10 urteetan 3 urtez jarraian erroldatuta egotea.
  • Errentamendu-kontratu baten titularra izan behar duzu, banaka edo errentarikide gisa (etxebizitza partekatzen duzulako), edo salerosketa-kontratu baten titularra, banaka edo jabekide gisa, kontratu horrek hileko ordainketa ekonomiko egiaztagarria badakar (alokairua, hipoteka edo mailegu pertsonala ordaintzea).
  • Ezin zara ohiko etxebizitzaz bestelako etxebizitza baten jabe izan, non eta ez duzun egiaztatzen ezin duzula etxebizitza horretaz baliatu (banantze edo dibortzio arrazoiengatik edo zure borondatearekin zerikusirik ez duen beste edozein arrazoiengatik).
  • Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du
  • (etxebizitza horretan erroldatuta egon beharko duzu).
  • Ezin duzu familia-loturarik izan etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin (bigarren mailara arte). Berdin gertatzen da erosketaren kasuan.
  • Alokairuaren, hipotekaren edo maileguaren zenbatekoa banku-transferentzia bidez, Bizum bidez, ordainketa elektroniko bidez... ordaindu behar duzu.

Baldintza ekonomikoak 2026

Gutxieneko eta gehieneko diru-sarreren mugak urtero eguneratuko dira. 2026ko deialdiaren mugak hauek dira:

  • Zerga-aitorpena banaka egiten baduzu: 3.000 eurotik gorako eta 30.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak.
  • Baterako zerga-aitorpena egiten baduzu: 3.000 eurotik gorako eta 36.500 eurotik beherako urteko diru-sarrerak.

Laguntza eskatu

Eskabidea aurkezteko epea zabalik dago eta 2026ko azaroaren 30ean amaituko da.

Modurik errazena online egitea da, BakQ-arekin identifikatu ondoren.

Zuzenean zerbitzuko bulegoetan ere aurkeztu ahal izango da aurrez aurre. Eskaera esteka honetan egin dezakezu eta hau bete ondoren, inprimatu eta bulegoetara eman. Hitzordua eskatzeko (telefonoa: 945 01 90 00).

Informazio gehiago

Laguntza honi buruzko informazio guztia Gazteaukeraren webgunean dago eskuragarri: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/emantzipa-programa/webgaz00-gbizhi6/eu/
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA