Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako ikasleek horma-irudi bat margotu dute herriko kultura-aniztasuna balioan jartzeko

.

2026·05·28


Eskolako Agenda 2030 ekimenaren baitan, Egape ikastolako eta Salestarrak Magale ikastetxeko ikasleek kultura-aniztasunaren gaia landu dute azken bi ikasturteetan. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteak aritu dira lanketa horretan buru belarri, eta proiektuari amaiera emateko modu ederra otu zaie.

Aurreko ikasturtean egindako lanketari esker, jakin ahal izan dute Urnietak kultura-aniztasun handia duela. Egapeko Lehen Hezkuntzako ikastetxean, adibidez, 16 herrialdetan jatorria duten familiak daude, eta 11 hizkuntza hitz egiten dira. “Kultura aniztasuna aberastasuna da” lelopean, ikasleek hainbat ikerketa, jolas, kartel eta txoko sortu zituzten aniztasun hori ezagutu eta baloratzeko.

Ikasturte honetako betebeharra ekimen eraldatzaile bat aurrera eramatea izan da, eta ikasleek adostu zuten barneratutakoa horma-irudi batean islatu nahi zutela, herri guztiak ikus zezan. Irudi horretarako diseinuaren ideiak pentsatu ondoren, Carlos Ramirez guraso urnietarra izan dute laguntzaile. Muralista da bera, eta ikasleei lagundu die hormaren aukeraketan, diseinuan eta margoketan. 

Gaur eguerdian egin dute hormaren margoketa, eta ikastetxe bakoitzeko hainbat ikaslek parte hartu dute. Horma Santa Leocadia Kaleko igogailuaren ondoan dago, eta hemendik aurrera irudi polit batek herriko kultura aniztasuna balioan jarriko du bertan.


 


 


 


 


 


 


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA