Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ikasgela zerbitzua igandeetan ere erabilgarri
2026·05·28
Urnietako Udalak Lekaio kultur etxean (-1 solairua) eskaintzen duen ikasgela zerbitzua igandeetan ere erabilgarri egongo da azterketa garaia dela eta.
Ikasketa gelaren helburua herriko ikasleek lasai ikasteko baliabide egokiak izatea da egutegi eta ordutegi zabal batekin.
- Astelehenetik ostiralera: 8:00-19:30
- Larunbatak: 9:30-20:30
- Igandeak: 9:30-20:30
Astean zehar gela erabili nahi dutenek ateak zabalduta topatuko dituzte. Larunbatetan eta igandeetan joaten den lehen pertsonak berriz, Udaltzainei deitu beharko die eraikina eta gela irekitzeko. Eta ondoren, ikasketa gelatik irteten den azken pertsonak beste horrenbeste egin beharko du Udaltzainek gela itxi dezaten.
- Udaltzaingoa: 943 00 80 90

