Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Etxeberri plazan kirol gune bat jartzeko obra martxan dago

.

2026·05·27


Abian da Etxeberri plazan kirol gune bat jartzeko obra. 2025eko parte-hartze prozesuan herritarrek aukeratutako proiektuetako bat da, eta Udalak hartutako konpromisoari erantzunez gauzatuko du.

Osasun-zentrotik hurbilen dagoen berdegunean kokatuko den espazioak futbol-zelai txiki bat izango du, eta esparruaren izkinetako batean "sorpresa" modeloko saskibaloi-saski bat jarriko da.

Espazio osoa hormigoizko horma batek eta metalezko hesi batek inguratuko dute, oinezkoak eta inguruan ibil daitezkeen ibilgailuak babesteko.

Inbertsio horrek 135.498 euroko kostua izango du, eta uda ondorenerako amaituta egotea espero da, 4 hilabeteko exekuzio-aldia aurreikusten baita.

Horrela, Urnietak herriko kirolguneak handituko ditu.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA