Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Sanmiel jaietan txosna jartzeko eskaera egiteko epea zabalik
2026·05·26
Aurtengo Sanmiel jaiak irailaren 25etik 29ra bitartean ospatuko dira eta, lortutako akordioari esker, Urnietak txosna gunea izango du berriz ere. Plazido Muxika plazan jarriko dira.
Udalaren eta txosna batzordeko ordezkarien artean egindako prozesuaren ondorioz, akordio bat sinatu da txosnetako gunearen funtzionamendua arautzeko.
DESKARGATU LANKIDETZA AKORDIOA
Eskaerak Udal Erregistroan edo Bertan herritarren arretarako zerbitzuan aurkez daitezke, eta interesa duten erakundeek ekainaren 5era arte egin ahal izango dute eskaera.
Edozein zalantza izanez gero Sustapen sailarekin harremanetan jartzeko aukera dago.
- Lekaio kultur etxea
- 943008033
- jaiak@urnieta.eus

