Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

“Zuhaitzak landatzen zituen gizona” haurrentzako ikuskizuna apirilaren 3an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2022·03·15


“Zuhaitzak landatzen zituen gizona” haurrentzako ikuskizuna ikusgai izango da apirilaren 3an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: apirilak 3
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 3 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira martxoaren 20 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Jean Giono idazle frantsesaren ipuin alegoriko batean oinarrituta, Zuhaitzak landatzen zituen gizonak bi gizonen arteko topaketa kontatzen du.

Alpeetako mendietan, Proventzatik gertu, haran desolatu bat baso bihurtzen ahalegintzen den artzaina, eta gazte bat bere buruaren bila.
Topaketa horri esker, gazteak borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziaren armak direla jakingo du.

Funtsean, Europako historiaren gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsa naturaren ulermenetik kontatuta, gizakiaren sormen-indarra eta xehetasun txikiekiko maitasuna.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Jean Gionno 
  • Egokitzapena: Kike Diaz de Rada eta Jose Carlos García
  • Itzulpena: Idoia Barcelo
  • Zuzendaritza: Jose Carlos García 
  • Zuzendari laguntzailea: Kike Diaz de Rada 
  • Musika: Fran Lasuen
  • Antzezleak: Sandra Fernandez Aguirre, Fran Lasuen
  • Argi diseinua: Ion Chavez 
  • Irudiak: Maialen Belaustegigoitia 
  • Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado 
  • Jantziak: Ikerne Giménez 
  • Argazkiak: Txelu Angoitia
  • Diseinu grafikoa: Sofia Serrazina 
  • Zuzendaritza artistikoa eta exekutiboa: Alex Díaz
  • Ekoizpena: Teatro Gorakada 
  • Administrazioa: Maite Lopez 
  • Komunikazioa: Maialen Magunagoitia

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA