“Ur bizitan” dantza ikuskizunaren aurrestreinaldia otsailaren 13an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2022·01·18
Haatik Dantza Konpainiaren “Ur bizitan” ikuskizunaren aurrestreinaldia ikusgai izango da otsailaren 13an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: otsailak 13
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilaren 23 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Zer da garapena?
Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera?
Bere etxetik alde egitera?
Bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera?
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.
Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.
Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
- Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
- Musika: Pascal Gaigne
- Koreografia: Aiert Beobide
- Jantziak: Ramon Garcia