Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea "Únete a la Generación D" gaitasun digitalen garapenaren beharraz sentsibilizatzeko ekimena
2023·07·11
Datozen egunetan urnietarrek euren trebetasun digitalak hobetzeko aukera izango dute doan eta modu pertsonalizatuan, RTVEk martxan jarri duen "Únete a la Generación D" programa ibiltariari esker.
Programak hainbat unitate mugikor ditu erakusgai, eta 10 hilabetez estatuko autonomia-erkidegoak zeharkatuko dituzte, komunikazio, dinamizazio eta hedapen-ekintzak egiteko, herritarren oinarrizko gaitasun digitalak garatzeko beharraz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
Unitate mugikorrak erakusketa bat eta 50 metro koadroko espazio didaktiko bat ditu, mugikortasun urriko pertsonentzat ere irisgarria. Ikus-entzunezko baliabideekin eta multimedia-baliabideekin erakusketa gune bat osatzen du, doako jarduerak, tailerrak eta prestakuntza-saioak egiteko, hezitzaile espezializatuek eginak eta 60 minutuko iraupenekoak.
Uztailaren 12, 13 eta 14an Urnietan
Unitate mugikorra Urnietako udal kiroldegiaren aurrean egongo da uztailaren 12, 13 eta 14an ondorengo ordutegietan.
- Uztailak 12: 10:00-13:00 eta 17:00-20:30
- Uztailak 13: 10:00-13:00 eta 17:00-20:30
- Uztailak 14: 10:00-13:00
Beraz, gaitasun digitalak hobetzeko interesa duten pertsonek aukera ona dute.


