Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

“Pantailak euskaraz” egitasmoaren aurkezpena Zilegi Eskolaren baitan

.

2023·01·20


Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Saio horietan denetariko gaiak lantzen dira eta oraingoan, “Pantailak euskaraz” egitasmoaren aurkezpena egingo da

Ikus-entzunezkoen munduan, orain arte, euskarak presentzia eskasa izan du. Horrekin kezkatuta, hainbat herri ekimenek nahiz eragilek “Pantailak euskaraz” egitasmoa sortu zuten orain urte batzuk.  Horren harira, Euskaraldiaren azken edizioan Pantailaldia egitasmoa aurkeztu zuten: astebetez, euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa.

Egitasmoaren berri ematera zein euskaraz zer, non eta nola kontsumitu daitekeen erakustera etorriko da Ioritz Gonzalez kidea Urnietara. 

Solasaldi interesgarria izango da eta antolatzaileek herritarrak gonbidatzen dituzte egitasmoa ezagutzeko eta euskarazko ikus-entzunezkoen egoeraren berri izateko.

  • Eguna: urtarrilak 30
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: doakoa, izena emanda

Izen-ematea

Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.

  • 663043314
  • zilegieskolak@aek.eus


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA