Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat” mozioa onartu da

.

2023·10·27


Euskararen indarberritze-prozesuaren aurkako hainbat epai iritsi dira azken boladan eta horien aurrean “Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat” mozioa onartu zuen Urnietako Udalak atzo arratsaldean ospaturiko udalbatzarrean euskararen aurkako eraso horiei erantzuteko. Era berean, Euskalgintzako Kontseiluak deituriko azaroaren 4ko manifestaziora joateko deia luzatu zien herritarrei.

Udalbatzarrean Gizarte Zerbitzuetako atalaren zuzendaritza eta kudeaketa eskuduntzen eskuordetzeari buruzko dekretuaren berri ere eman zen. Eskundutza hori Consuelo Frutosi eman zaio, alor horretako arduradun politikoari, hain zuzen.

Bestalde, Urnietako udalaren zerbitzura dauden langileen eta udalaren zerbitzura dauden arduraldi esklusiboa edo partziala duten korporazioko kideentzat ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria onartu zen. Oinarrizko ordainsarien igoera %2,5eko izan zen, eta beraz, bi igoeren batuketak %3ko igoera globala finkatzen du.

Azkenik, Udalbatzak kontratazio publikoa Tokiko Gobernu Batzarrarengan eskuduntzea onartu zen. Erabakia kontratazio prozesuak eta espedienteak arintzeko asmoz hartzen da, izan ere, Tokiko Gobernu Batzarrak hamabost egunean behin ospatzen dira, eta udalbatzarrak berriz, hilean behin. Dena den, eskuordetze horretatik salbuesten dira kontratazio espedienteak onartzea eta gastua baimentzeko ahalmena.

Udalbatzako puntu guztiak EAJ-ren eta EH Bilduren aldeko bozkarekin onartu ziren. PSE-EE-ko ordezkariek bere aldetik ezin izan zuten bilkuran egon.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA