Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Migratzaileak” dantza ikuskizuna martxoaren 20n, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2022·02·28
Aukeran Dantza Konpainiaren “Migratzaileak” dantza ikuskizuna ikusgai izango da martxoaren 20an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: martxoak 20
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira martxoaren 6 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
Fitxa artistikoa:
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Dramaturgia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
- Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
- Koreografia berezia: Iker Karrera
- Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz.
- Argiztapen-diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Anza, Bingen Esturo, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera.
- Ekoizpena: Eli Alberdi
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak