“Mafalda” tailerra Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailearekin martxoaren 6an
2021·03·01
Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzaileak “Mafalda tailerra eskainiko die 10-14 urte bitarteko haurrei Lekaio kultur etxean.
- Eguna: martxoak 6
- Ordua: 11:30
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: euskara
- Prezioa: doan
Sinopsia: norberak tira komiko edo orrialde bat sortuko du pertsonaia bat aukeratuz. Bat izango da protagonista, eta nahastu litezke pertsonaiak istorioak osatzeko garaian. Mafalda pertsonaia femenino eta definitua da, ohiko rol femeninoetatik aldentzen dena, ez da neskatila otzana, oso ondo daki nor den, zer nahi duen eta iritzi ziurrak dauzka mundua eta munduko gertaeren inguruan. Horrela, emakumearen egunaren harira pertsonaia koadrila hau baliatuko da herriko txikiak berdintasunaren gaiera hurbilpen bat egin dezaten. Tailerrean pertsonaia nola marraztu landuko da, nola jarri mugimenduan aukeratzen dugun pertsonaia, eta gainera, horrekin gidoi propio bat sortuko da.
Izema eman martxoak 1-5 bitartean
Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek martxoaren 1etik 5era dute izena emateko aukera. Horretarako bi aukera dituzte:
- Lekaio kultur etxean
- Online www.urnieta.eus webgunean.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.