“Lur eta Amets” haurrentzako pelikula otsailaren 7an, Saroben
2021·02·01
“Lur eta Amets” haurrentzako pelikula ikusteko aukera izango da igande honetan Saroben. Pelikula Imanol Zinkunegi eta Joseba Poncek zuzendua eta Lotura Filmsek ekoitzia da.
- Eguna: otsailak 7
- Ordua: 17:00
- Lekua: Sarobe
- Hizkuntza: euskara
- Generoa: animazioa
- Prezioa: 4 euro
Sinopsia: Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.