Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Liburutegiko xaguak” irakurraldi programa 4 urtetik gorako haurrentzat

.

2021·10·07


“Liburutegiko xaguak” izenburupean, Urnietako Udaleko Euskara, Kultura eta Gazteria sailek, udal liburutegiarekin batera 4 urtetik gorako haurrentzako irakurraldien programa osatu dute urriaren 8tik abenduaren 17ra bitarte.

Programaren lehen saioa bihar izango da, urriaren 8an, 17:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian.

Ondorengo saioak, hamabostean behin izango dira leku eta ordu berean:

  • Urriak 22
  • Azaroak 5
  • Azaroak 19
  • Abenduak 3
  • Abenduak 17

Irakurzaletasuna bultzatzeko

Programa honen bidez ahozko tradizioaren ipuinak eta kondairak haurren artean ezagutzera eman nahi dira, irakurzaletasunerako grina sustatuz era berean. 

Programaren oinarria ipuin tradizionalen irakurketa izango da. Horrez gain, hitz jokoak, asmakizunak, atsotitzak, bertsoak eta poemak erabiliko dira, hau da, hizkuntzarekin jolasteko eta ahozko adierazpena garatzeko den guztia.

Saioak euskaraz izango dira, eta irakurketak ere, Euskal Herriko ahozko tradiziotik bildutakoak, nagusiki euskaraz izango dira. Hala ere, tarte txiki bat egingo zaie gure gizarte errealitatea osatzen duten hizkuntza eta kulturei ere.

Programaren beste helburuetako bat haurrak liburuetara erakartzea izango da. 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA