“La mudanza” antzerkia ekainaren 6an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2021·05·24
“La mudanza” antzerkia ikusteko aukera izango da ekainaren 6an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: ekainak 6
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera: 8 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira maiatzaren 27 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Bi bikotek etxea utzi behar dute: Pacok eta Emiliak 2011n, eta Mari Carmenek eta Emiliok 1961ean. Bi etxe-aldaketa, 50 urteko aldearekin. Pertsonaiak etxez ez ezik, bizitza-ikuspegiz ere aldatzera behartuta daude komedia honetan. Gizakiak bere nortasuna zigilatzeko nola heldu behar dien gauzei eta oroitzapenei aztertzen du La mudanza antzezlanak. Aldaketa gertu denean eta segurtasuna kolokan jartzen denean gizakia zaurgarritasunera hurbiltzen da. Botila erdi beterik ikustera gonbidatzen gaitu... botilarik ere ez den garaian.