“La mudanza” antzerkia ekainaren 6an, Saroben
2021·05·31
“La mudanza” antzerkia ikusteko aukera izango da ekainaren 6an Sarobe arte eszenikoen gunean. "La mudanza" Rojasko Antzerki Saria testu onenari izendatu zuten, baita Rojaseko Antzerki Saria emakumezko aktore onenari ere, eta Noctivagos lehiaketan emakumezko aktore onenari saria eman zioten.
- Eguna: ekainak 6
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera: 8 euro
Sarrerak eskura daitezke Saroben eta online
Interesa dutenek sarrerak (8 €) salgai dituzte Sarobeko bulegoan:
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke www.bibe.me webgunean.
Sinopsia: Bi bikotek etxea utzi behar dute: Pacok eta Emiliak 2011n, eta Mari Carmenek eta Emiliok 1961ean. Bi etxe-aldaketa, 50 urteko aldearekin. Pertsonaiak etxez ez ezik, bizitza-ikuspegiz ere aldatzera behartuta daude komedia honetan. Gizakiak bere nortasuna zigilatzeko nola heldu behar dien gauzei eta oroitzapenei aztertzen du La mudanza antzezlanak. Aldaketa gertu denean eta segurtasuna kolokan jartzen denean gizakia zaurgarritasunera hurbiltzen da. Botila erdi beterik ikustera gonbidatzen gaitu... botilarik ere ez den garaian.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.