Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

“Ikimilikiliklik” familia ikuskizuna urtarrilaren 23an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2022·01·10


“Ikimilikiliklik” familia ikuskizuna ikusgai izango da urtarrilaren 23an Sarobe arte eszenikoen gunean. 7 urtetik gorako haurrei zuzendua dago.

  • Eguna: urtarrilak 23
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 3 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilaren 13 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Xirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik” abesten zuen Mikel Laboa euskal kantautoreak, eta sorgin baten irudia agertzen zitzaigun denoi buruan, araoa errezitatzen edabe miraritsua prestatu artean. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur bazen ere, haietako bat bilakatuko dena. Baina ez da protagonista bakarra izango, hitza ere hala izango baita.
Keinuzkoa ez den ikuskizuna aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta. Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da.

Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi

Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca

Eszenografia: Ikerne Giménez

Musika: Adrián García de los Ojos

Jantziak: Rosa Solé

Argiztapena: Javi Kandela

Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo

Produkzioa: Marie de Jongh


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA