Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

“Hoponopono” antzerkia azaroaren 20an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2022·10·31


“Hoponopono” antzerkia ikusgai izango da azaroaren 20an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: azaroak 20
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 6 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Polinesiar irletako herri-kulturetan, pertsonek egiten zituzten akatsak gaixotasunen eragileak zirela uste zen, jainkoen animoak ernegatzen zituztelako. Hoponopono, esan nahi du, hawaiieraz, higiene mentala bezalako zerbait. Uharte hartako bertakoek familia-batzarrak egiten zituzten, non harremanak hitzen, eztabaidaren, aitorpenaren, ordainaren, damuaren, besteekiko ulermen zintzoaren, barkamenaren eta, azken batean, maitasunaren bidez bideratzen eta orekatzen baitziren. Eta horretatik dator, hain zuzen ere, antzezlan hau. Paloma eta Pilar Ayahuasca probatzearren erretiro espiritual batera doazen bi ahizpa dira. Gure protagonistek, tragikomedia gisa, mahai gainean jarriko dituzte beren beldur, blokeo eta zauri sakonenak.

Fitxa artistikoa

  • Protagonistak: Paloma (Marta Candial), Pilar (Ainhoa Cilveti)
  • Banaketa: Bruneta (Juncal Arizcuren), Roy (Sven Przemyslowski)
  • Gidoia: Cristina Torres
  • Zuzendaria: Cristina Torres
  • Eszenografia: Amagoia Suárez y Cristina Torres
  • Argiztapen teknikoa: Amagoia Suárez
  • Soinua: Ainhoa Montes
  • Jantziak: Anabasa Kultur Elkartea

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA