Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Hondamendia” antzerkia otsailaren 26an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2023·02·06


“Hondamendia” antzerkia ikusgai izango da otsailaren 26an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: otsailak 26
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailaren 12 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.
2022ko otsaila: Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
  • Idazlea: Harkaitz Cano.
  • Antzezleak: Ander Lipus, Ane Sagues, Ruth Guimerá, Jon Ander Urresti, Maialen Belaustegi, Maite Larburu, Manex Fuchs, Eneko Gil.
  • Bideoa: Maialen Belaustegi.
  • Koreografia: Philippe Ducou.
  • Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte.
  • Eszenografia: Fran Dussourd.
  • Argiztapen diseinua: David Bernués.
  • Soinu diseinua: Philippe Barandiaran.
  • Teknikaria: Leltxu Ostolaza.
  • Teaserra: Eñaut Castagnet.
  • Argazkiak: Ainhoa Resano.
  • Diseinu grafikoa: Roberto Quintana.
  • Ekoizpena: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena.
  • Banaketa: Irantzu Azpeitia.
  • Mediazioa: Arantxa Hirigoyen.
  • Ekoizpena: Artedrama eta Axut! 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA