Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

“Gabon Bizi” azoka, abenduaren 10ean, Zaldundegiko plazan

.

2022·12·09


On Bizi Urnietako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak ekintza desberdinak antolatzeko asmoa du herria girotzeko helburuz. Horietako bat izango da hain zuzen, “Gabon Bizi” azoka. Abenduaren 10ean ospatuko da Zaldundegiko plazan eta denetarik izango bertan.

Egape ikastolak janari postua ipiniko du ikasturte amaierako bidaiarako dirua lortzeko. KM0-ko ekoizle batzuk, Itsaspe, frutería Toñi, Osane, Karmen, Lekar estilistas eta Suiara estetika ere egongo dira. Ikasmin akademiak berriz, liburuak saltzeko puntu bat jarriko du. Hori guztia Kantazaunek girotuta egongo da, eta, gainera, 3 saski zozkatuko dira 14:00etan azokan erosketak egiten dituztenen artean. Halaber, On Biziren poltsak banatuko dira eta umeentzako tailerrak egingo dira 12:00etan hasita.

Arratsaldean berriz, taloa eta gaztainak dastatzeko aukera egongo da. Eta, azkenik, arratsaldeko 19:30ean kalejira Elektropottotte elektrotxarangarekin. 

Egun polita izango da eta herritarrak animatzen dira gerturatzera eta parte hartzera. 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA