“Forever” antzerkiaren aurrestreinaldia urtarrilaren 20an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2023·01·02
“Forever” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da urtarrilaren 20n, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urtarrilak 20
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: testurik gabea
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilaren 8 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Elkar maite dute, hainbeste, seme batengan gauzatu nahi dutela maitasun hori. Seme hori bihotz-bihotzez nahi dute. Behar fisikoa da. Baina, azkenean desio hori gauzatzen denean, seme hori ez da imajinatzen zutena.
Horrela hasten da Forever, amestu zuten familiaren irudikapena urruntzen joaten da. Betiko maitasun ideiari buruzko ikuskizun ironikoa, non patuak ez duen erantzukizun osoa bere gain hartzen.
Helduei eta gazteei zuzenduta, proposamen berri honek seme-alaba desiratu, zaindu eta maitatu duen bikote batek dituen familia-harremanak aztertzen ditu. Bikote horren egoera zaildu egiten da haurraren nerabezaroan, eta agerian uzten ditu gure desioen, etorkizuneko proiekzioen eta errealitatearen arteko distantziatik sortzen diren beldurrak, gatazkak eta frustrazioa.
Gai horiek guztiek interpelatu egiten gaituzte, guri eragiten digute eta erraz identifikatuta senti gaitezke.
Kulunka Teatroak, “André eta Dorine” eta ”Solicitudes” obren arrakastaren ondoren, eta sormen-talde bera mantenduz, maskara osoko legoaiaren aldeko apustua egiten du, hitzik gabe, familia-nukleo batean gertatzen den istorio hau kontatzeko.
Fitxa artistikoa
- Egileak: Iñaki Rikarte, José Dáult, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
- Zuzendaritza: Iñaki Rikarte
- Antzezleak: Jose Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
- Argiztapenaren eta eszenografiaren diseinua: Javier Ruiz de Alegría
- Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo
- Maskarak: Garbiñe Insausti
- Eszenografia eta jantzigintza diseinua: Ikerne Jiménez
- Produkzioa: Kulunka Teatro
- Banaketa: Proversus
- Prentsa: María Díaz
- FOREVER, Centro Dramático Nacional, Arriaga Antzokiaeta VIctoria Eugenia Antzokiaren koprodukzioa da.