Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Ez naiz inoiz Dublinen egon” antzerkiaren aurrestreinaldia azaroaren 13an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2022·10·24
“Ez naiz inoiz Dublinen egon” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da azaroaren 13an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: azaroak 13
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urriaren 31 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin.
Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute.
Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.
Fitxa artistikoa
- Idazlea: Markos Goikolea
- Zuzendaria: Mireia Gabilondo
- Interpreteak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia.
- Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
- Jantzitegia: Ana Turrillas
- Argiztapena: Xabier Lozano
- Teknika: Acrónica Producciones
- Banaketa: Portal 71