Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Eusko Label Saria – 2022” Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalerdia Urnietan, otsailaren 20an

.

2022·02·17


“Eusko Label Saria – 2022” Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalerdia jokatuko da igande honetan Urnietan. Halaber, harrijasotzaile txapelketa ere izango da ikusgai. Beraz, goi-mailako herri kirol jardunaldiaz gozatzeko aukera izango da herrian. Gainera hainbat urnietar izango dira protagonista lehiaketa desberdinetan, Julen Gabirondo, Nerea Arruti eta Beñat Telleria, hain zuzen.

  • Eguna: otsailak 20
  • Ordua: 12:00
  • Lekua: Plazido Muxika plaza (euriarekin Udal frontoian)
  • Sarrera: librea

Aizkolari txapelketa gizonezkoak

Ondorengo bikoteak lehiatuko dira:

  • Ugaitz Mugerza II / Julen Gabirondo
  • Eneko Saralegi / Txomin Amundarain 
  • Jon Rekondo / Ibai Soroa

Irabazleak Azpeitian, martxoaren 6 an jokatuko den finalerako sailkatuko dira.

Egin beharreko lana: 13 enbor bikoteko, 5 ekitaldi desberdinetan. 

Aizkolari txapelketa emakumezkoak

Ondorengo bikoteak lehiatuko dira:

  • Nerea Sorondo / Nerea Arruti 
  • Maika Ariztegi / Santa Sousa 
  • Irati Astondoa / Laiene Pikabea 

Bi bikote onenak finala jokatuko dute.

Harrijasotze txapelketa gizonezkoak

Beñat Telleria: 100 kiloko zilindro zaharra, kubikoa eta borobila.

Harrijasotze txapelketa emakumezkoak

Ondorengo partaideak lehiatuko dira:

  • Marina Blanco
  • Oihane Parra
  • Aroa Sanchez

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA