Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Esnearen kolorekoa” antzerkiaren aurrestreinaldia azaroaren 19an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2023·10·30


Tanttaka Teatroaren “Esnearen kolorekoa” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da azaroaren 19an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: azaroak 19
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 5 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Mary, hamabost urteko gaztea, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren  kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.

Leyshonek, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarri bat irudikatu du, pertsonaia bereziz betea; hori guztia, urtaroen eta baserriko lanen konpasean isurtzen den ingurune bukoliko batez inguratua, eta Maryren ahaleginari esker, inozentzia urragarriz bizia hartuko du, hartutako patuari buruzko testigantza idatzi bat utziz uko egiteko aukerarik gabe.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Nell Leyshon
  • Zuzendaritza: Fernando Bernues 
  • Itzulpena: Mariano Peyrou 
  • Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mieia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon Soroiz.
  • Eszenografia: Fernando Bernues
  • Jantziak: Ikerne Gimenez 
  • Argiztapen Diseinua: David Bernues
  • Teknika: Acrónica Producciones
  • Banaketa: Portal 71

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA