“Erlauntza” pelikula ikusgai martxoaren 5ean Saroben
2021·03·01
Mireia Gabilondok zuzenduriko “Erlauntza” pelikula ikusgai izango da Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: martxoak 5
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe AEG
- Hizkuntza: euskara
- Prezioa: 4 euro
Sinopsia: Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…
Aktoreak: Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Itziar Atienza, Naiara Arnedo eta Sara Cozar.
Sarrerak salgai daude Sarobeko bulegoan: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Bestalde, online ere eros daitezke www.bibe.me webgunean.
EROSI SARRERAK ONLINEAGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.