Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

“Emozioen garrantzia familian” hitzaldia otsailaren 2an, 18:00etan, Lekaion

.

2022·01·27


Donna Apellanizek “Emozioen garrantzia familian” hitzaldia eskainiko du otsailaren 2an, Lekaion, Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen duen “TREBA Gurasoak” ekimenaren barruan.

  • Eguna: otsailak 2
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Norentzako: haurren gurasoentzako
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: doakoa

“TREBA Gurasoak” Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. 

Hain zuzen ere ekimen horren barruan kokatzen da seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azpimarratu, eta horiek kudeatzeko eta zaintzeko lehen urratsak azaltzeko balioko duen hitzaldi hau.

Helburuak:

  • Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea.
  • Emozioak zer diren jakitea.
  • Emozioen funtzioak ezagutzea.
  • Emozioak kudeatzen ikastea.
  • Emozioen atzean dauden beharrak ezagutzea.
  • Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea.
  • Familian adimen emozionala garatzeko baliabideen berri izatea.
  • Egoera emozional ezberdinetan moldatzen jakitea.
  • Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea.
  • Haurrei/Nerabeei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea.

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Zer dira emozioak?
  • Emozioen funtzioak.
  • Nondik datoz emozioak? (emozioen zergatia).
  • Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
  • Kudeaketa emozionala.
  • Haurren/Nerabeen emozioak: nola bizitzen dituzte?
  • Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren/nerabeen bidelagun emozionala?

Metodologia:

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
  • Teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA