“Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” lelopean ekitaldia martxoaren 28an, AEK-ren eskutik
2021·03·18
Korrikaren urtea izan behar zuen 2021ak, baina Covid 19a dela eta, beste hainbat ekitaldi bezala bertan behera utzi behar izan da aurtengo edizioa. Dena den, AEK-k egitasmo desberdinak antolatu ditu euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko asmoz.
Martxoaren 28an Etxeberri plazan
Hala, “Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara!” lelopean martxoaren 28an eguerdiko 12:00etan Etxeberri plazan ospatuko den ekitaldian parte hartzera animatzen ditu herritarrak Urnietako AEK-k.
Ekitaldiaren barruan ekimen desberdinak gauzatuko dira: bertsolaritza, grafiti margoketa, kantua, mezu irakurketa eta talde argazkia, besteak beste.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.