“Bost minutun” antzerkiaren aurrestreinaldia abuztuaren 10ean, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2021·07·21
Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia aktore ezagunek “Bost minutun” antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko dute abuztuaren 10ean Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: abuztuak 10
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira uztailaren 28 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Bost minutun (“Entre ella y yo”), Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegitan eta bidean, sari ugari jaso du.
Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita ere, jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak.
Bost minutu esperoan, eternitate bat izan daitekeen tartea, Nekane eta Koldorentzat. Amildegira jauzia egiteko bost minutu, agian? Datorrena datorrela…
Fitxa artistiko eta teknikoa
- Egileak: Pablo Mir, Marcelo Giglio, Luis Penna.
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.
- Antzezleak: Andoni Agirregomezkorta, Itziar Urretabizkaia.