"Birziklatu! Totem informatzaileak" kanpaina
2021·12·23
San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidrok ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko "Birziklatu! Totem informatzaileak" kanpaina antolatu dute.
Kanpainaren helburu nagusia, herritarrak plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak bereiztearen garrantziaz kontzientziatzea da, baita paperezko, kartoizko, beirazko ontziak eta hondakin organikoak bereiztearen garrantziaz ere, bakoitza bere edukiontzietan utziz: horia, urdina, berdea eta marroia.
Urnietan abenduak 22 urtarrilak 11 bitartean
"Birziklatu! Totem informatzaileak" kanpaina Urnietara ere iritsiko eta abenduaren 22tik urtarrilaren 11 bitartean informazio-totemak jarriko dira San Joan plazan eta Etxeberri plazan.
Halaber, informazio-koadriptiko bat ere banatuko da. Euskarri horrek birziklatze edukiontzi bakoitzean bota beharreko hondakinei buruzko zalantzak argitzen ditu, baita edukiontzi bakoitzean agertu ohi diren errefusei buruzkoak ere.
Udalak gai honekiko konpromezu irmoa eskatzen die herritarrei ingurumena babesteko.