Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Beste Urtaroak” eta “Voodoo Charms” taldeen kontzertuak abenduaren 12an Saroben “KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez
2020·12·02
“KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez “Beste Urtaroak” eta “Voodoo Charms” taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da abenduaren 12an Saroben. “KatapultaTour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du eta bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez), eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea.
- Eguna: abenduak 12
- Ordua: 18:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Sarrera: doan
Gonbidapenak Saroben
Kontzertuak ikusteko interesa dutenek Sarobeko bulegoetan eskura ditzakete gonbidapenak abenduaren 2tik aurrera. Bestalde, online ere lortu daitezke.
Beste Urtaroak
Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria Soriazu eta Andoni Etxebeste dira Beste Urtaroak taldea osatzen dutenak. Ikerren orain arteko diskoetako abestiak hartu eta folk esparrura eraman dituzte, horretarako instrumentu ezberdinak erabiliz: gitarra, piano, lap-steel, ukelele, banjo, cavaquinho…
Beraien asmoa beste herrialdeetako instrumentoak gure kulturan txertatzea da. Une berean urtaro ezberdinak dira munduko hainbat lekuetan, eta nolabait denak elkartu nahi dituzte beraien musikan.
VooDoo Charms
2020. urtea aukeratu du Voodoo Charms taldeak musika merkatuan sartzeko eta bizi dugun egoera zaila kontuan hartuta ere, zorioneko taldea dela esan daiteke. Izan ere, aurkezpen ofiziala egin eta berehala, Voodoo Charms izan zen Katapulta Tour Gipuzkoa 2020rako aukeratutako taldeetako bat. Hiru hilabete geroago Voodoo Charms-ek izen bereko bere lehen CDa burutu du.
Diskoak hamar abesti ditu, horietatik bost originalak direlarik, eta taldearen asmo adierazpen garbia erakusten du, bere eklektizismoak ez baitu uzten lana estilo bakan baten mugan sailkatzen.
Voodoo Charms taldea estilo ezberdinetatik datozen musikariek osatzen dute, arlo anitz baina aldi berean lotura handia dutenak, hala nola blues, rock, jazz eta rockabilly estiloak. Beraiek nahasketa honen emaitzari Voodoo & Roll esaten diote.
Eszenaratze bikain batekin, Voodoo Charms-ek bere emanaldiak benetako festa bihurtzen ditu, aurrean duen publikoa Rhythm and Blues-aren urrezko garaira eramatea lortuz, gaur egungo swing eta rock and roll zertzeladaz apainduta ere.
Taldea Donostia eta Hondarribitik datozten hurrengo musikariek osatzen dute: Karmen Savage (ahotsa), Jorge Carrere (gitarra eta ahotsa), Alex Haro (saxo tenorra), Rafa Ardanuy (kontrabaxua) eta Carlos Malles (bateria).